XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ni zerbitzari izan nakion!
Bizi bedi Bera eta bemost bizia!
Bera bedi errege ta ni Aren mendeko,
nik ez bait dot beste askatasunik gura!
.

Teresak onela idaztea ezta bape arritzekoa.

Konta ezin-alako doai, mesede ta ikuskizunez ornidua, trinkatzen eban atz artean lez maitasun laba gorian.

Maitatua zan, maitatu bearra eukan.

Maitasunezko experientzirik gorenengoak izan zituan Teresak; Jainkoa azaltzen jakon aurrean begiz ikusiko ba'leu lez, bizi ta dizditsu.

Maite-miñaren eragiña ezin eroanik, osabideren bat billatu nai leuke arimeak, baiña ezin.

Eriotza opa dau ortarako, ain maite dauan Jainkoaz batzeko.

Sastada itzelak emotsozan maitaleak, jasan eziñak.

Gorde egiten jakon sarri zauritu ondoren, eriotzak aiña illa itxirik: naiz eta odolik ez ixuri, barru samin-jario eukan, ezin bestean.

Iñoizka aingeru bat gorputz-itxuran ikusi oi eban bere ezker aldean.

Olako ikuskizun bateko jazoera, onan pintatzen dausku berak.

Etzan aundia diño, txikia baiño, eder-ederra; sutan eukan arpegia, guztiz goi dagozan gotzonen antzera.

Kerubiñen artekoak izan bear dabe, niri ez dauste izenik esaten....

Eskuetan ikusten neutson urrezko gezi luze bat, eta burdiñearen puntan su pizkat eukala iruditzen jatan.

Biotzetik sartzen eustan bera, eta batzuetan, nik uste, erraietaraiño eltzen jatala.

Ateratekoan beraz eroastazala erraiok uste neban, Jainko-maite-su bizitan izten ninduela.

Oiñaze onek, aundia bait zan, oiu ta negar-xopin areik aterazoten eustazan.

Baiña, onen oiñazea guztiz samurra da-ta, arimeak ez dau nai ori kentzerik, poztu be ez dau ezek poztuten Jainkoak berak ezik... ().

Onako ikuskizun, doai ta mesedeekin, esango daustazue, edozein litzakela olerkari, olerkia arima garraxia bait da.

Egiazko poeta danak, edo ortan alegintzen danak, naiz aingeru-geziz naiz norbere barne-eragiñez, giroa sortu bear dau ingurumari, garraxi ta intziri bipilak jaurti al izateko.

Au ez dagiana, bego bertsolari maillan, naiz lerro-idazle fiñen artean.

Irakaspen oni dagokionez, egiazki esan lei Santa Teresa olerkari dogula, eder-zale ta ederra adierazteko gai zana, ortan jarduna izan ezpazan be.